Ahobizi eta Belarriprest

AHOBIZI naiz

Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.

Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!

Horrela, orain arte euskaraz izan dituzun elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dute; baina, orain arte erdaraz izandako elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatea ere lortuko duzu.

Jarrera aktiboa izango duzu, beraz. Zure harreman sarean dituzun hizkuntza praktikak aztertu eta euskarara aldatzeko aukera duzun horietan eragingo duzu. Hizkuntza aldaketarako aukeratu dituzun harreman horietan ezezik, zure bizitzako esparru guztietan euskaraz arituko zara, ahal den guztietan, ahal duzun guztiekin.

Bi aldeek euskaraz ulertzen badute, ez dago euskaraz ez egiteko arrazoirik. Ahobizi eta belarriprest ugari izango baitituzu inguruan.

AHOBIZI izan daiteke…

16 urte baino gehiago izan eta…

  • euskaraz ongi moldatzen dena eta hamaika egunetan euskaraz egingo duena ulertzen duten guztiekin. Izan daiteke orain arte horretan saiatu den kidea, edo hizkuntza jokaera orain aldatzea erabaki duena.
  • euskaraz erdizka moldatzen dena baina prest sentitu eta hamaika egunetan euskaraz egingo diena ulertzen duten guztiei.

Adibidez:

  • Anek euskara ulertzen du baina ez du oso ongi egiten, eta horregatik Aitorrek erdaraz hitz egiten du berarekin. Anek belarriprest izatea erabaki du, eta Aitorrek ahobizi izateko hautua egin du. Hala, ekimenean zehar, Aitorrek Aneri euskaraz egingo dio, eta Anek euskaraz zein erdaraz erantzungo dio (nahi eta ahal duen bezala). Horrez gain, Aitorrek euskaraz egingo die ulertzen duten guztiei.
  • Ibanek, arropa erostera joaten denean, eta dendako langileak euskaraz badakien ez dakienean, erdaraz galdetzeko ohitura du. Orain Ibanek, ahobizi izatea erabaki duenez, lehen hitza euskaraz egingo du ezezagunekin. Haiek euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko du.
  • Mariak ekimena baino lehen ere euskaraz hitz egiteko ohitura zuen. Hala ere, ulertzen zion norbaitek erdaraz erantzuten zionean, erdaraz jarraitzen zuen normalean. Ahobizi izango da, eta euskarari eutsiko dio ulertzen duten guztiekin.

BELARRIPREST naiz

Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Belarriprest zara!

Horrela, orain arte euskaraz izan dituzun elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dute, baina orain arte erdaraz izandako elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatea ere lortuko duzu.

Jarrera aktiboa izango duzu, beraz, gonbitea egingo baitiezu euskal hiztunek zurekin euskaraz hitz egin dezaten. Oso garrantzitsua da zure funtzioa, euskarazko elkarrizketak sortzen lagundu eta euskara erabiltzeko giro babestua sortuko duzulako.

Ariketa egiten duzun bitartean giro babestua izango duzu, ahobizi eta belarriprest ugari izango baitituzu inguruan.

Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

BELARRIPREST izan daiteke…