
Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula?

AHOBIZI
Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.
Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai.

BELARRIPREST
Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
BERRIAK
Aurkeztu da Euskaraldiaren lehen hamaikakoa
Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren Euskal Herriko lehen hamaikakoa aurkeztu da. Ekimenera batu eta berauen enbaxadore izango diren lehen hamaika lagunen taldea Bilbon egindako aurkezpenean agertu da lehenengoz. Euskal Herriko lurralde ezberdinetako ordezkariek...
Zabalik dago herrien izen-ematea
Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzeko herrien izen-ematea zabalik dago. Urtarrilaren 23tik apirilak 8ra arte www.demo.euskaraldia.eus webgunearen bitartez eman daiteke izena, bertan dagoen formularioa beteta. Herriko euskalgintzako eragileak (udaleko...
Euskaraldiaren aurkezpena
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldiaren xehetasunak jasotzen dituen argitalpena zabaldu da euskararen nazioarteko egunean. Bertan aurkitu ahal izango dira besteak beste, ekimenaren aurkezpeneko datu nagusiak, Arrate Illaro koordinatzaileari...